Duela 10 urte Laia Erretegia martxan jarri genuela Hondarribian. Geroztik Ayala familia pixkanaka handitzen joan da bertako langile, hornitzaile, bezero eta lagunekin. Denak batera eraiki dugu Laia eta horrexegatik familia biltzea erabaki genuen gure 10.urteurrena ospatzeko. Afari normal bat egin ordez, erabaki genuen sukaldetik hasten zen “tour” bat antolatzea, non pikoteo bat eskeini genuen. Sukaldea, sagardotegia eta terraza igaro zituzten lagunek “blagan eta blagan”. Eguraldia lagun, parrillak kalera atera genituen afaltzeko eta Jaizkibel magal hontako paisaia miresteko.

Mila esker lagun eta bezero guztioi! Zuei esker ilusio berriztatuarekin hasiko dugu hamarkada berri hau.