DSCF1286

Laia erretegitik sukaldari eta zerbitzari ugari pasa dira. Denak bere lekua daukate gure familian. Gaur Stephane Garciari buruz hitz egin nahi dizuegu. Stephane Euskal Herriko zenbait sukaldetan aritu zen lanean eta gurean ere egon zen. Esperientzi guzti honekin liburu bat egin du, non Euskal sukaldeko plater askoren errezetak azaltzen ditu. Benetan interesgarria da. Mila esker Stephane zure liburuan Laia Erretegia aipatzeagatik.

Liburua eskuragai daukazue gure jatetxean. Informazio gehiago jaso nahi ezkero, bisitatu Stephanen web orria.

DSCF1284