Jangelak ez du oztopo arkitektonikorik, eta espazioa gardena, argia eta zabala da. Horrek askatasuna ematen digu tokia beharren arabera antolatzeko. Afaririk goxoenerako nahiz taldeko ospakizunetarako ezin hobea. Horrez gain areto pribatua dugu, otordu berezietarako.

INGURUA
Toki pribilegiatuan gaude, Hondarribiko Jaizkibel mendiaren magalean. Naturak ikuskizun ezberdina eskaintzen digu sasoi bakoitzean. Udazkeneko okreak nahiz udaberriko berdetasuna. Gure inguruko ikuspegia da dugun bereizgarrietako bat, eta lurrarekin lotura duten gure platerak horren isla dira.
Share: