PARRILLA
Gure bereizgarria parrilla da, onenik onena: bertan erretzen ditugu haragirik xamurrenak eta itsaso nahiz baratzeko jaki goxoenak. Parrillari darion usaina gure plateren zaporean itsasten da.


Jatorria
Euskal Herriko kostako herriek, Oriok eta Getariak, besteak beste, tradizio handia dute Parrillan jakiak erretzeko. Guk tradizio hori Hondarribian galduta zegoela ikusi genuen eta horregatik hasieratik oso garbi izan genuen erretegi bat irekiko genuela.
Produktua
Parrillako sukaldaritzak nabarmendu egiten ditu produktuaren testura eta usaina. Egiazko sukaldaritza da, produktuaren bertuteak errespetatzen ditu, eta ez du ezer ezkutatzen. Haragiak, arrainak, barazkiak eta frutak; guztiek bere tokia dute Laia Erretegian. Parrilla da nagusia Laian. Kartak nahiz menuek, guztiek dute egur-ikatzen zaporea.
SS Gastronomikako Parrilla Txapelketan Garaile
2015a urte ezin hobea izan zen guretzat. San Sebastian Gastronomikako parrilla txapelketa irabazi genuen, Iruki haragitegiarekin batera
Leer artículo completo >>
TXULETAS DE LARGA MADURACIÓN
DRY AGED
10 urte daramatzagu parrillan lan egiten eta dagoeneko honen zenbait sekretu ezagutu ditugu. Bertatik pasatzen diren produktuen zaporeak errespetatzea dugu helburu. 2015etik Txuleten heldutze prozesuekin ikerketa prozesu bat hasi dugu eta dagoeneko 60 egun baino gehiago helduak dauden txuletak eskeintzen ditugu gure erretegian. Bideo hontan Jon Ayalak azaltzen digu zertan datzan.