Pasa den ostiralean maridaje afaria izan genuen Laia Erretegian. Hau dela eta, menu berezi bat prestatu genuen. Sarreraz gain, 4 plater eta postre batek osatu zuten afaria, bakoitza ardo desberdin batekin maridatua. Hori bai, guztiak Tandem (D.O Nafarroa) upategiko ardoak izan ziren. Afaltzera etorri ziren guztiak, upategi hontako arduradunaren azalpenak entzun ahal izan zituzten.Ardoaren munduan murgildu ginen eta benetan interesgarria izan zen ardo bakoitzaren bereizgarriak ezagutzea. Ardo Distribuciones -eko Koldori eskertu nahi diogu egunero egiten duen lanarengatik eta bertara urbiltzeagatik.

Bertara etorri zineten guztioi, Eskerrik asko!, ¡Merci!.